Hernanik lautik lau garaipen lortu ditu Tolobolei 3-1 gainditu eta gero

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

Lehenengo bi setak erraz irabazi zituen etxeko taldeak, baina gero partidua zaildu egin zitzaion, eta azkeneko bi setak berdinduak izan ziren.

Lau partidutan laugarren garaipena lortu zuen Hernaniko senior nesken taldeak, Tolosako Tolobolei taldearen aurka. Espero zen modura, partidu gogorra izan zen eta azken emaitzak, 3-1ekoak, partidu erraza izan zela pentsarazi arren, ez zen horrela izan. 

Lehenengo bi jokoak erraz irabazi zituzten hernaniarrek, 25-14 eta 25-11, baina hortik aurrera partidua oso ezberdina izan zen. Hernaniarrak erlaxatu egin ziren, 2-0eko abantailarekin, eta tolosarrak, 22-25eko tanteoarekin, 2-1ekoa ezartzea lortu zuten. Azkeneko jokoa oso parekatua eta borrokatua izan zen. Azkenean, 26-24 irabazi zu­ten laugarren seta etxekoek. Asko landutako garaipena izan zen, ez dela erlaxatu behar erakusten duena.

 

Jubenil mutilek, irabazi

Jubenil mutilek ez zioten aukerarik eman Aidean talde zarauztarrari, eta 3-0 irabazi zuten, 25-11, 25-12 eta 25-13ko tanteoekin. Neska kadeteetan, garaipen bat eta bi porrot izan zituzten hiru taldeek. Garaipen bakarra Hernani 2 taldeak lortu zuen, Oarso taldearen aurka (3-0); eta porrotak Hernani 1 taldeak eta Hernani 3 taldeak izan zituzten. Mutil kadeteek erraz irabazi zioten Usurbilgo Udarregiri (3-0).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!