Hernaniri garaipenak ihes, Pulporen aurka

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

Erasoek defentsak gainditu zituzten, Hernani eta Pulporen artekoan.

34-38 galdu zuten hernaniarrek, aurkarien atezainak egindako partidu ikusgarriaren ondorioz.

Hernanik eta Pulpok partidu ikusgarria jokatu zuten kiroldegian, bi talde sendo direla nabarmenduz. Zumaiarrek lortu zuten garaipena (34-38), baina partidu orekatua eta lehiatua izan zen, eta bigarren zatian erabaki zen kanpokoen alde.

Lehenengo itzuliko azken par­tidua zen, sailkapeneko lehenengo postuan berdinduta zeuden bi taldeen artean; eta hasieratik erasoan ongi aritu ziren bi taldeak. Hernaniarrek hobeto hasi zuten partidua, baina aurreneko zatiaren amaierara hurbiltzen ari zirenean, Pulporen atezainak geldiketa ikusgarriak egin zituen behin eta berriz. Horrek etxekoen buruan eragina izan zuen, eta hortik aurrera Pulpo nagusitu zen. Hala ere, lehia ederra izan zen bi taldeen artean.

 

Mutil jubenilek 24-22 gainditu zuten Pulpo

Pulpoko mutil nagusiek, mutil jubenilen arantza atera zuten. Izan ere, Hernaniko jubenilek 24-22 irabazi zuten larunbatean, zumaiarren kontra. Gipuzkoako Txapelketa irabazteko ligaxka ari dira jokatzen hernaniarrak, eta partidu guztiak dira zailak. Hala ere, garaipen ona lortu zuten hernaniarrek, eta bigarren postuan kokatu dira, hiru jardunaldi eta gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!