Mintzodromoan partehartzeko izena eman daiteke gaurtik azaroaren 24ra arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 13a, 00:00

Hernaniko Udal Euskaltegiak Mintzodromoa antolatuko du aurten ere, Euskeraren Egunaren harira. Aurtengoan azaroaren 29a izango da, Milagrosa eraikinean (10:00etatik 11:00etara) eta izena emateko epea gaur irekiko da. Azaroaren 24ra arte izango dute izena emateko aukera Hernaniko Udal Euskaltegira idatzita (euskaltegi@hernani.eus) edo deituta (943 33 18 96; astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!