Palestinari elkartasuna adierazi diote Hernaniko Institutuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 13a, 00:00

Palestinari elkartasuna adierazi zioten Hernani BHIko hainbat kidek.

Hernani BHI ikastetxeko hainbat kidek (idazkari, atezain, ikasle zein irakasle) bat egin zuten pasa den astean Palestinari elkartasuna adierazteko ikastetxeetan eta lan zentroetan mobilizatzeko deiarekin. Hilabetea igaro da Israelgo Estatuak Gaza bonbardatzen hasi zenetik eta hildakoak 11.000tik gora dira, gehienak emakumeak eta haurrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!