Euskeraren Eguna kantu bazkariarekin ospatuko dute Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 13a, 00:00

Euskeraren Egunean kantu bazkaria antolatu da Goiz Eguzkin.

22 euroko menua prestatu da eta izena ematen duten lehendabiziko 80rentzat dago lekua.

Abenduaren 3an, igandean, Goiz Eguzkik Euskeraren Eguna ospatuko du kantu bazkari batekin. Betiko euskal abestien letrak banatuko dira bazkarian, bazkalostean kantatzeko. Norbaitek bere musika tresna eraman nahi badu, eskertuko zaio.

22 euroko menua prestatu da eta Goiz Eguzkiko iragarki taulan dago ikusgai. Aforoa mugatua denez, izena ematen duten lehendabiziko 80 pertsonek partehartu ahal izango dute kantu bazkarian.

 

Logroñora egingo den txangora izena eman daiteke gaurtik ostiralera

Bestetik, Goiz Eguzkin Logroñora bisita antolatu da. Marka komertzial batek gehienez 30 pertsona gonbidatuko ditu azaroaren 30ean Logroñora txango bat egitera. Bidaia, gosaria eta bazkaria dohainik izango dira. Trukean beren produktuak aurkeztuko dituzte, nahi duenak erosteko. Interesa dutenek Goiz Eguzkin gaurtik ostiralera arte dute izena emateko epea. 30 baino pertsona gehiago apuntatuz gero, hilaren 20an zozketa egingo da.

 

Gimnasia eta yoga ikastaroak etzi kobratuko dira

Goiz Eguzkiko jardueren ordainketa errazteko ez dira guztiak batera kobratuko. Etzi gimnasia eta yoga kobratuko dira eta abenduaren 1ean gainerakoak. Tarifak iragarki taulan egongo dira.

Azkenik, urtero bezala Santo Tomas Torneoko karta eta kale joko txapelketak jokatuko dira eta aurreko astean eman zuten bazkideek izena jokoetan eta mus, tute, eskoba eta puntto modalitateetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!