Hernani Errotzenek bi hitzaldi eskainiko ditu bihar eta ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 13a, 00:00

Iñigo Larramendik bihar eskainiko du hitzaldia Biterin.

Iruñeako Erresumaren sorreraz arituko da bihar, 19:00etan Biterin, Iñigo Larramendi.

Hernani Errotzen elkarteak bihar asteartean eta ostegunean, azaroaren 16an, bi hitzaldi antolatu ditu. Biharkoa euskeraz izango da eta ostegunekoa gaztelaniaz. Biak ere Biterin eskainiko dira eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.

Bihar, asteartean, hitzaldia euskeraz, Iñigo Larramendik eskainiko du, Ipar eta Mendebaldeko baskoiak Iruñeko Erresumaren sorreran izenburupean. 824garren urtean Eneko Aritzaren agindupean geratutako gertakariak azaltzen dira.

Hernani Errotzenek azaltzen duenez: «Duela ia 1.200 urte, Pirinioetako mendia zeharkatzen duen ibilbidean, Orreagako azken gudua gertatu zen. Kordobako kroniketan dokumentatuta dago eta J. M. Lacarra historialariaren lanean ere aipatzen da. Karlomagnoren aurkako 778ko garaipen ospetsuaren eta 812 eta 816ko beste liskar batzuen ondoren, 824koa izan zen enperadore frankoek Iruñeko baskoiak menderatu eta inperioan integratzeko egin zuten azken ahalegina».

Eneko Aritza eta Banu Qasitarren arteko aliantza ere izan zen, «Eblo kondearen eta Aznar Galindo arnegatuaren indar frankoen aurrean. Gudu honen garaipenak baskoien autoritatea finkatu zuen Iruñean eta botere subiranoa ezartzeko aukera eman zien. Ez da data militar hutsa, gudari eta armen anekdota hutsala. Aitzitik, Iruñean botere egonkor bat ezartzeak bere lurraldean baskoien gobernua ahalbidetu zuen Iñigo familiarekin, eta ondoren Jimeno familia etorri zen, eta mendeak igaro ahala erresuma bat egonkortu zen, Estatu forma bat, eboluzioarekin, ezustekoekin eta era guztietako gertaerekin Nafarroako erresuma bihurtu zena, gure iraganeko funtsezko erreferentzia».

 

Iñaki Sagredok Nafarroako Erresumaren defentsa sistemak azalduko ditu etzidamu

Azaroaren 16ean, ostegunean hitzaldia gaztelaniaz izango da eta Iñaki Sagredok landuko duen gaiak ondorengo izenburua izango du: El sistema defensivo del Reino. ¿Porque con la arqueología aparecen “cosas”, Castillos, Irulegi, castros (muruak)...

Nafarroako Erresumak bere iparraldeko, hegoaldeko, mendebaldeko eta ekialdeko mugetan zituen defentsa sistemak aztertuko ditu Sagredok. «Nafar erresumak bazuen garaian garaiko mugetan eraikitako gaztelu-sarea, batez ere, Gaztela eta Aragoiko mugak defendatzeko, baina, baita ere Atturrin Iparraldeko frankoengandik defendatzeko. Dorre eta gaztelu horiek defendatu mendeetan Erresuma bera eta bertako biztanleak. Ez dezagun ahaztu Iruñea-Nafarroako erresuma gaur egungo mapek erakusten dutena baino eremu askoz zabalagoa izan zela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!