Mendizale Astean Argazki Lehiaketako sariak banatu zituzten

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 12a, 00:00

Argazki Lehiaketako sariak banatu ziren ostiralean.

Mendizale Asteko jarduerak Biterin ostiralean amaitu ziren. Gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma ikusteko aukera izan zen, eta dominak banatu zizkieten. Eta ondoren, Mendizale As­teko Argazki Lehiaketaren sa­­riak banatu zituzten. Saioa bukatzeko, proiektatu zituzten elkarteak urtean zehar egindako jardueretako argazkiak. Gaur zortzi amaituko da Astea irteerarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!