Mintzodromoan izena eman daiteke bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 12a, 00:00

Euskeraz aritzeko saioa azaroaren 29an izango da Milagrosan 10:00etatik 11:00etara.

Hernaniko Udal Euskaltegiak Mintzodromoa antolatuko du aurten ere, Euskeraren Egunaren harira. Aurtengoan azaroaren 29a izango da, Milagrosa eraikinean (10:00etatik 11:00etara) eta izena emateko epea bihar, azaroaren 13an, irekiko da.

Aurtengoa Hernaniko Mintzodromoaren 8garren edizioa izango da. Iaz 60 pertsona inguru elkartu ziren Biteri Kultur Etxeko areto nagusian, giro ederrean euskeraz hitz egitera mahaiaren bueltan: euskera ikasleak, herritar euskaldunak, ikasleak... 

Elkarrekin une atsegina pasatzeaz gain, helburu hauek ditu Mintzodromoak: euskera ikasten ari direnak euskeraz hitz egitera animatzea; euskeraz jakin arren, euskeraz aritzeko aukera gutxi duenari aukera horiek ematea; euskalduna izan arren, ohituraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea... «Azken batean, elkarrekin euskeraz aritzea», adierazi dute Udal Euskaltegitik. 

Udal Euskaltegitik parte hartzeko deia egin diote euskera ikasleei eta baita euskaldunei ere. Parte hartu nahi dutenek bihartik azaroaren 24ra izango dute izena emateko aukera Hernaniko Udal Euskaltegira idatzita (euskaltegi@hernani.eus) edo deituta (943 33 18 96; astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!