Hilabete bukaeran izango da aurten Mintzodromoa, Milagrosa eraikinean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 11a, 00:00

Azaroaren 29an antolatu du Mintzodromoa Hernaniko Udal Euskaltegiak. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. 

Hernaniko Udal Euskaltegiak antolatuta, Mintzodromoaren zortzigarren edizioa izango da azaroaren 29an. Aurtengo berritasuna jardueraren kokalekua da; izan ere, Milagrosa eraikinean jarri dute hitzordua, goizeko 10:00etan. Bertan euskeraz hitz egiteko aukera izango dute herritarrek. 

Mintzodromoaren helburuak argi adierazi dituzte Udal Euskaltegiko kideek: euskera ikasten ari direnak euskeraz hitz egitera animatzea; euskeraz jakin arren, euskeraz aritzeko aukera gutxi duenari aukera horiek ematea; euskalduna izan arren, ohituraz euskera gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea; eta elkarrekin euskeraz aritzea. 

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, azaroaren 13tik 24ra izango da horretarako epea. Apuntatzeko 943 33 18 96 telefonora deitu (09:30etatik 14:00etara) edo euskaltegi@hernani.eus helbidera idatzi behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!