Behemendiko azoka ibiltaria gaur goizean, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 11a, 00:00

Goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara izango da azoka ibiltaria, Plaza Berrin. 

Hilabetearen bigarren asteburuko ohiturari eutsiz, gaur, Behemendiko azoka ibiltaria izango da Plaza Berrin. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean, postu ugarik osatuko dute azoka, tartean, Bejondeizula barazki eta kontserbak-ek. Urrian jarri zuten estreinakoz postua, eta bigarrenez jarriko dute gaurkoan. Duela hamar bat urtetik hona, Andoainen lantzen dituzten lursailetan, sasoian sasoiko barazkiak ekoizten dituzte, modu ekologikoan. Horrez gain, hauetako batzuk barazki krema bihurtzen dituzte. 

Bejondeuzula barazki eta kontserbez gain, ondorengo postuek ere osatuko dute gaurko azoka: Hernaniko Zabalo-Enea baserriak ekarriko ditu, sagarrak pikuak, intxaurrak..; Errenteriako Aparola baserriko behi, ahuntz eta ardi gaztak ere erosgai izango dira; Amezketako Argaia Goenatik eramango dituzte txekorkiak, txerrikiak...; Errenteriako Listorretak eta Berastegiko L' Atelier de Suk, berriz, lore eta landareak; eta Mallabiko Mañeko euskal pastelak, sagar tartak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!