Proba gogorra Hernaniko seniorrentzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 11a, 00:00

Lehenengo postua jokoan izango da gaurko partiduan.

Hiru partidutik hiru irabazi ditu Hernanik, eta Tolobolei taldearen aurka jokatuko du gaur arratsaldean.

Gipuzkoko txapelketari neurria hartuta, denboraldi hasiera bikaina egiten ari dira Hernaniko Boleibol Elkarteko neska seniorrak. Oraingoz, jokatutako partidu guztiak nagusitasunez irabaztea lortu dute, baina gaur arratsaldean proba gogorrari egin beharko diote aurre.

Tolobolei egoera berean iritsi da laugarren jardunaldira. Tolosarrek jokatutako hiru partiduak irabazi dituzte, eta sailkapenaren goialdean daude.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!