'Mateo misteriotsua' nobelaren aurkezpena gaur, Pakita Studion

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 10a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dute Amesgile Argitaletxearen nobela berria. Horrez gain, ikusgai dago Barnean-Adentro-Dedans erakusketa.

Gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Amesgile Argitaletxeak atera berri duen 'Mateo misteriotsua' nobelaren aurkezpena egingo dute Pakita Studioan.

Orain arte argitaletxeko lan gehienak haurrei eta gazteei zuzendutakoak izan dira, baina oraingoan helduentzat pentsatutako proposamena argitaratu dute: «Ondo pasatzeko, gozatzeko, gure bost zentzumenak esnatu eta seigarrena azaleratzeko eleberria da. Jarri pikante, gozo, gatz… pixka bat zure bizitzari».

Aurkezpenaz gain, ikusgai dago jada, Pakita Studioan bertan, Barnean-Adentro-Dedans erakusketa; Antroposofiaren hamabi zentzumenen inguruko, naturaren zikloak astrologian oinarritutako eta espiritualtasunaren sentsibilitateari buruzko bidaia, Julia Lasaren ilustrazioekin eta Cristina Buceroren poesiarekin osatua: «Helburua gure gorputza behatzea, gure adimena entzutea eta gure arima sentitzea da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!