Andre kaleko eremu bat konpontzeko, kale zati bat itxiko da astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 9a, 00:00

Andre kale beheko eremuko zorua konpontzeko lanak direla eta, Udalak jakinarazi du datorren asteleheneko goizeko 07:30etatik aurrera (azaroak 13), itxita egongo dela gune hori. Konponketek iraun bitartean, trafikoarentzako itxita egongo da sarrera hori eta Andre kaleko trafikoaren norantza aldatu egingo da (Atzieta kaletik sartzen diren banatzaileek beheraka beharrean, gora atera beharko dute). Lanak astez egingo badira ere, asteburuan ere itxita egongo da eremua, lurra ondo lehortu eta gogortzeko. Azaroaren 20 goizean, 09:00etan, berriz ere irekiko da Andre Kalea normaltasunez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!