Rufino, Elur Txorin garaile

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 9a, 00:00

Elur Txorin izan ziren sagardogile batzuk eta antolatzaileak.

Elur Txori elkartean egindako XL. Sagardo txapelketa Rufino sagardotegiak irabazi zuen 1.106 punturekin. Bigarren Itxas-Buru sailkatu zen (1.093 puntu) eta hirugarren Astiazaran izan zen (1.084 puntu). Alberro, Altzueta, Astiazaran, Elorrabi, Elutxeta, Iparragirre, Itxas-Buru, Oiarbide, Rufino eta Zelaia sagardotegiek hartu zuten parte sagardo lehiaketan eta Oier Iurramendi eta Eñaut Martikorena bertsolariek girotu zuten afaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!