'El caso Freytter' gaur KPFn

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 9a, 00:00

El Caso freytter

Hariak zinemaldiaren barruan, gaur 18:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan, El caso Freytter dokumentalarekin 2001ean Kolonbian eraildako Jorge Adolfo Freytter irakaslearen kasua ezagutuko da, Freytter elkartearen eskutik. Betan izango da haren semea, Jorge Freytter-Florian, 17 urte erbestean pasatu ondoren, aitaren hilketa ikertzera bere herrialdera itzuli zena. Julian Martinez Vallejo kazetariak eta Maria Alejandra Rojas Ordoñez lider sozialak ere parte hartuko dute solasaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!