TortiELA lehiaketa, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 00:00

Larunbatean, Astigarragako Emakumeon Plazan, TortiELA txapelketa solidarioa antolatu da. 10:00etatik 12:00etara tortila lehiaketara izena eman daiteke Kupela tabernan. Doakoa da izenematea. 12:00etan haurrentzako jolasak (txapak, marrazkiak...) izango dira eta txosna jarriko da txorizo pintxoekin eta sagardoarekin. 14:00etarako paella jatea antolatu da eta 5 euroan paella platera eta edaria banatuko dira. Bazkalondoa DJak girotuko du. ELA duten gaizoentzako diru bilketa egingo da egunean zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!