Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta langile ohiek bazkaria, abenduaren 1ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 00:00

Hernaniko Lanbide Heziketa 75 urte betetzen ari da aurten eta ospakizunen barruan ikasle, irakasle eta langile ohien bazkaria izango da. Bazkaria abenduaren 1ean izango da Akarregi sagardotegian 14:00etan. Aurretik, 12:00etan, nahi duenarentzat, ikastetxeko bisita izango da. Izenemateko 45 euroko ingresua egin behar da azaroaren 17rako ES90 2095 5041 1091 2076 6628 zenbakian eta kontzeptuan izen abizenak jarri behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!