Euskal Herrira begirada, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 00:00

Mendizale Astean, gaur, Biterin 19:30etan, Aketegiko Mari, alpinismoa eta mitologia uztartzen kontakizuna eskainiko du Koke Lasak, «Euskal Herriko paisai ederrez gozatuz, ezohiko begiradatik». Biharko proiekzioa, Unai Goikoetxearena izango da: Mendiko eskia Lofoten uhartean. Fiordo eta laku izoztuez inguratutako mendi eta herriak ikusteko aukera izango dute bertaratuek. Etzirako, zita biko itza jarri dute Biterin. Aurre­na, 18:00etan, gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma ikusteko aukera izango da, eta dominak banatuko dizkiete. Eta ondoren, Mendizale As­teko Argazki Lehiaketaren sa­­riak banatuko dituzte. Saioa bukatzeko, proiektatuko dituzte elkarteak urtean zehar egindako jardueretako argazkiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!