Oparien Erruletaren bigarren eguna larunbatean izango da

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 00:00

Larunbatean Oparien Erruletaren lehenengo tiraldiak izan ziren.

Oparien Erruleta antolatu dute, Hernaniko Udalak eta Berriak elkarteak bigarren egunez, larunbatean, udaletxeko arkupeetan. 10:30etan hasiko da, eta 13:30ak arte izango da erruletan tiraldia egiteko aukera, opariak lehenago bukatzen ez badira behintzat. Hernaniko saltoki txikietan eta 80 euro edo gehiagoko erosketen tiketak bildu eta erruletara jolastu daiteke. Hori bai, aste bereko tiketak soilik balio dute eta pertsona bakoitzeko tiraldi bakarra egin daiteke. Aurreko larunbatean lehenengo eguneko tiraldiak egin ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!