Lur Ocon hirugarren Donostiako krossean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 00:00

Lur Ocon podiumeko hirugarren postuan.

CD. Hernaniko 33 lasterkarik hartu zuten parte kategoria ezberdinetan Zubietako Hipodromoan.

Donostiako Nazioarteko Krossaren 67garren edizioa jokatu zen pasa den igandean, Zubietako Hipodromoan, eta bertan C.D. Hernaniko 33 lasterkarik hartu zuten parte maila edo kategoria ezberdinetan. 

Emaitzarik esanguratsuena Lur Ocon Arreitunandiak lortu zuen 16 urtez azpikoen mailan. Hirugarren amaitu zuen hernaniarrak eta 2.600 metroak osatzen zotzi minutu eta 33 segunduko denbora behar izan zuen. Bigarren postuaren borrokan lehiatu zen Ander Camachorekin eta azken metroetan segundu bakarreko aldea izan zen Camachoren alde. David Rey izan zen garailea.

Sergio Romanek ere 3garren bukatu zuen Master mailan. Oier Arruti zortzigarren izan zen 18 urtez azpikoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!