Logroñora txango bat egitera gonbidatuko dira 30 pertsona

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00

Marka komertzial batek gehienez 30 pertsona gonbidatuko ditu azaroaren 30ean Logroñora txango bat egitera. Bidaia, gosaria eta bazkaria dohainik izango dira. Trukean beren produktuak aurkeztuko dituzte, nahi duenak erosteko. Interesa dutenek Goiz Eguzkin hilaren 13tik 17ra eman behar dute izena. 30 baino pertsona gehiago apuntatuz gero, hilaren 20an zozketa egingo da. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!