Karta eta kale jokoetan apuntatzeko azken eguna ostirala izango da

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00

Urtero bezala Santo Tomas Torneoko karta eta kale joko txapelketak jokatuko dira. Izena emateko azken eguna ostirala azaroaren 10a da Goiz Eguzkin. Izena emateko unean 5 euro ordaindu beharko dira bikote eta joko bakoitzeko. Diru hori Torneoaren amaieran itzuliko da, parte hartzen dutenei. Karta jokoak mus, tute, eskoba eta puntto izango dira, gutxienez 10 bikote aurkezten badira. Data zehatzak Goiz Eguzkiko iragarki-taulan jarriko dira ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!