Langile ikastolako ikasleek Kronika bisitatu zuten

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00

Lau taldetan banatuta azalpenak adi-adi jarraitu zituzten eta talde argazkiak ere atera zituzten langileekin.

Langile ikastolako bosgarren mailako ikasleek Kronikako bulegoa bisitatu zuten pasa den urriaren 31n. Guztira 60 bat ikasle inguru gerturatu ziren, txandaka, lau taldetan banatuta irakasleekin batera. Kronikara bertaratu ziren, langileak eta bertako lana ezagutzera. Aurrena Kronikaren sorrera noiz eta nolakoa izan zen ezagutu zuten, eta jarraian, kazetarien lana gertutik ezagutzeko tartea ere eskaini zitzaien. Bisita amaitzeko, Kronika egunero nola inprimatzen den erakutsi zitzaien ikasleei, eta orokorrean sekulako interesa adierazi zuten galdera sorta ederra eginez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!