Euskera ezagutzeko boluntario sarea osatzeko aurreneko bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00

Hernaniko bizilagun etorriberriei euskeraren lehenengo oinarriak erakusteko prest dauden herritar boluntario sarea osatu nahi du Hernaniko Udalak. Horretarako, lehenengo bilera deitu du gaurko, Kulturarteko Plaza Feministan, arratsaldeko 17:30etan. Boluntario izango direnen lana errazteko, Hernaniko Udalak adierazi du orientatzaile bat jarriko duela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!