KarmeLaHozen perfomance zikloko bigarren saioa, etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00

KarmeLaHoz artistak bigarren saioa eskainiko du etzi.

‘Inkomunikazioa’ saioa Atsegindegin izango da 20:00etan.

Hernaniko Kultura sailak eta KarmeLaHoz artista performatiboak antolatu duten performance zikloko bigarren saioa izango da etzi ostegunean. Oraingo honetan, Inkomunikazioa izenburu duen performancea gauzatuko du artistak, Atsegindegin arratsaldeko 20:00etan.

Komunikatzeko moduen inguruan hausnartzeko aukera izango da performance honekin. Teknologia berriek, batez ere telefono mugikorrek, murgiltzen gaituzten isolamenduari buruz hausnartzeko, KarmeLaHoz artistak ekintza bat prestatu du, «partehartzaile hitza erabiltzera eta besteen presentzia balioestera gonbidatzeko, mundu gizatiarragoa lortze aldera».

Performanceak egiteko, Hernaniko emakumeekin elkarlana sustatzen ari da KarmeLaHoz artista.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!