Aba Taano taldearen kontzertu solidarioa, larunbatean Parrokian

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00

Aba Taano gospel talde afrikarra da.

20:00etan hasiko da gospel talde afrikarraren emanaldi berezia.

Emanaldi berezia, kontzertu solidarioa, izango da larunbat honetan, San Joan Bataiatzai­learen parrokian, arratsaldeko 20:00etan hasita. Aba Taano tal­deak eskainiko du, Ugan­da­ko bost gaztek osatzen dutena. Eta hain justu, Música para sal­var vidas Gobernuz Kanpoko Era­kun­deari laguntzeko izango da: Ugandako umezurtzei mu­si­ka eta dantzaren bitartez ha­zi eta ikasten laguntzen dien GKE bat, beraien herrialdean etorkizuna izan dezaten.

Proiektu honetarako eratu zen Aba Taano boskotea. Sentimendu guztiarekin abesten dute eta beraien ahotsek ez dute inor hunkitu gabe uzten. Euren estiloak gospel etnikoaren eta pop-a kantatzeko osagaiak barneratzen ditu. 30.000 CD baino gehiago saldu dituzte eta 1.500 kontzertu emanaldi baino gehiago eskaini dituzte Europako 14 herrialdetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!