Igandean jokatu zen Hernaniko Xake Txapelketaren bigarren jardunaldia Kixkal tabernan. Guztira zazpi izan ziren jokatutako partidak, eta ondorengo emaitzak lortu zituzten xake jokalariek: Joseba 0 - 1 Oxan; Berrotaran 0 - 1 Romero; Jon M. 0 - 1 Xerpa; Erdozio 0 - 1 JR Altuna; Asier 0 - 1 Ibon Ramos; Iñigo 0 - 1 Ekai; Iraitz 0 - 1 Julen Lizaso. 14k jokatu zuten igandean eta Briani egokitu zitzaion derrigorrezko atsedena eta, beraz, puntu bat jaso zuen, jokatu gabe.
Igande honetan, hirugarren jardunaldia izango da arratsaldeko 16:00etan hasita Kixkal tabernan, eta ondorengoak izango dira aurrez aurre jokoan: Oxan-Romero; Xerpa-JR Altuna; Joseba-Berrotaran; Ibon Ramos- Jon M.; Asier-Erdozio; eta Iraitz-Iñigo. Atsedena eskatu dute Brianek, Ekaik eta Julen Lizasok; hala, bakoitzak 0,5 puntu jasoko du.