Egiazabal eta Sañudo, Basque Crossfit txapelketako podiumean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00

Basque Crossfit txapelketaren bigarren edizioa jokatu zen asteburuan. Alazne Egiazabalek aurreneko postua lortu zuen, eliteko nesken mailan.

Asteburu honetan jokatu dute Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan, Bizkaia pelotalekuan, eta Unamunon 'Basque Crossfit' txapelketaren bigarren edizioa. Hiru eguneko txapelketa izan zen, ostiralean eman zitzaion hasiera eta igandean amaitu zen.  Taldekako zein bakarkako kategoria ezberdinetan, estatu mailako eta nazioarteko 1.000 lagunen parte hartzea izan zuen txapelketak, eta horien artean bi hernaniarrek podiumera igotzea lortu zuten. 

Batetik, Alazne Egiazabalek lehenengo postua lortu zuen eliteko nesken mailan; eta bestetik, Kepa Sañudok hirugarren egin zuen, Scaled mutilen mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!