Aldabe-Barrenetxea IV eta Ansa II-Martirena bikoteek garaipena, Binakako Txapelketako aurreneko jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00

Binakako Txapelketa osatzen duten erremontariak, aurkezpenean.

Guztira hiru partidu jokatu ziren aurreneko jardunaldian; lehenengo mailako bi, eta bigarren mailako bat. Lehenengo mailan, Aldabe-Barrenetxea IV eta Ansa II Martirena bikoteek lortu zuten garaipena. Bigaren mailan, aldiz,  Lotegik eta Eskuderok.

Larunbatean eman zitzaion hasiera, LIII. Binakako Erremonte Txapelketari eta hasiera ederra eman zieten, Aldabe-Barrenetxea eta Ansa II-Martirena bikoteek 2 seteko garaipenarekin, Urriza-Azpiroz eta Segurola-Juanenea bikoteen aurka. Guztira hiru partidu jokatu ziren aurreneko jardunaldian: lehenengo mailako bi, Urriza-Azpiroz/Aldabe-Barrenetxea IV eta Ansa II-Martirena/Segurola-Juanenea bikoteen artekoak; eta bigarren mailako bat, Loitegi-Eskudero/Irazu-Apezetxea partidua. 

Irabazleak fin sartu ziren bi partiduetan, atzelariak protagonismoa irabazi zuten partidutako onenak izanik; batetik, Barrenetxea lehenengoan, eta bestetik; Martirena bigarrengoan. 

Jaialdiko bigarren partiduan, Aldabek eta Barrenetxeak, erraz irabazi zieten Urrizari eta Azpirozi, 10-15 eta 0-15eko partzialekin, hain zuzen. Markagailuak argi utzi zuen partida osoan zehar bi bikoteen artean egon zen aldea. Barrrenetxea partiduaren jaun eta jabe zen eta Aldabek ederki aprobetxatu zuen hori. Urrizak eta Azpirozek ez zuten asmatu, eta porrota jaso zuten.

Jaialdiko hirugarren partidua, bigarrena baina zertxobait parekatuagoa izan zen; baina hala ere, Ansa II eta Martirena bikotea nagusitu zen, hauek ere 2 seteko garaipena lortuta. Martirenak sekulako partidua osatu zuen, eta Ansa II.ak ederki aprobetxatu zuen Martiarenaren nagusitasuna, tantoak bukatzeko eta pelotari abiadura emateko. Gorriek erritmo azkarrean jokatu zuten, eta emaitza izan zen horren erakusle. 

Jaialdiko aurreneko partidua bigarren mailako txapelketakoa izan zen: Loitegik eta Eskuderok 2-1 irabazi zieten Irazuri eta Apezetxeari 15-8, 12-15 eta 8-4ko partzialekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!