Odola emateko zita daukate hernaniarrek bihar, anbulatorioan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 6a, 00:00

Herritar bat, anbulatorioan odola ematen.

Azaroko aurreneko asteartean izango dute odola emateko aukera herritarrek, aurretik hitzordua hartuta.

Hileko aurreneko asteartea izanik, bihar arratsaldean daukate hitzordua Hernaniko odol emaileek. Ohi bezala, Hernaniko anbulatorioan egingo dituzte estrakzioak, arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara.

Hilero bezala, biharkoan odola eman nahi dutenek aldez aurretik eskatu beharko dute hitzordua, bihar goizean zehar telefonoz deituta, 943 00 78 85 zenbakira. Ordua hartu eta odola ematera bertaratzeko deia luzatu die Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak, herritar guztiei. Izan ere, ezinbestekoa da odol erreserbak haunditzea, egunerokoan sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko. Aurtengo udaran, esaterako, erreserbak oso maila bajuan zeudela ohartarazi zuen Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!