0-3 urteko haurren gurasoentzako hitzaldia gaur, Nerea Mendizabalek

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 6a, 00:00

Haur eta nerabeen familientzako TREBA hitzaldi zikloaren aurreneko saioa izango da, arratsaldeko 17:30etan hasita, udaletxeko areto nagusian.

Hirugarrenez antolatu du TREBA Gurasoak hitzaldi-zikloa Hernaniko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, haur eta nerabeen familiei zuzenduta. Lau saio izango dira ikasturte honetan, eta gaur bertan eskainiko dute aurrenekoa.

Nerea Mendizabal izango da hizlari estreinako saioan, 0-3 urte bitarteko haurren gurasoei bideratuta: 'Oinarri sendoak 0-3 adin tartean'. Udaletxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 17:30etan hasita. Euskeraz ariko da, baina itzulpen zerbitzua eskainiko du Udalak. Aforoa mugatua denez, komeni da aldez aurretik izena ematea: labur.eus/trebagurasoak23 webguneko formularioa beteta, gazteria@hernani.eus helbide elektronikora idatzita, edo 943 33 70 41 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!