'Hariak' zinemaldian gaur...

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 5a, 00:00

Kulturtarteko Plaza Feministan

11:00etan, Guillermo García Lópezen 'Aunque es de noche' film laburra, Madrilgo Cañada Reali buruzkoa. Ondoren, Mujeres de Tabadol plataformako Houda Akrikezekin solasaldia, Cañada Real auzoan argindarrik gabe daramazkiten hiru urteetako borrokari buruz.

18:00etan, 'The Letter' dokumentala, Kenyako errealitatea islatzen duena: sorginkeriak egitea leporatzen dioten emakume heldu baten istorioa kontatzen du. Ondoren, Afrikako emakumeen egoera testuinguruan kokatzeko hitzaldia, Trifonia Melibea Obono ginearraren eskutik (kazetaria, politologoa, irakaslea, eta Afrikako emakumeari eta generoari buruzko gaien ikertzailea).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!