Zazpi xake partida gaur, txapelketaren bigarren igandean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 5a, 00:00

Gaur jokatuko dute Hernaniko Xake Txapelketaren bigarren jardunaldia, arratsaldeko 16:00etan hasita, Kixkal tabernan. Zazpi partida izango dira guztira, honakoak: Joseba-Oxan, Berrotaran-Romero, Jon M.-Xerpa, Erdozio-J.R. Altuna, Asier-Ibon Ramos, Iñigo-Ekai eta Iraitz-Julen Lizaso. Aurtengo txapelketan 15 partehartzaile direnez, derrigorrezko atsedena izango du xakelari batek jardunaldi honetan, eta Briani egokitu zaio: puntu bat jasoko du berak, jokatu gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!