Leire Goñik bigarren saria, Gau Beltza mikroipuin lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 4a, 00:00

Ezkerretik hasita bigarrena, Leire Goñi hernaniarra.

'Gau Beltza' mikroipuin lehiaketa antolatu zuen bigarrenez, Blagan euskera elkarteak, eta 18 urtetik gorako kategorian, Leire Goñik irabazi du bigarren postua 'Gerrikoa' lanarekin.

Aurten 'Gau beltza' mikroipuin lehiaketaren bigarren edizioa egin du, Blaganek, Hodarribiko Euskera Elkarteak. Bigarren edizio honetako gaia 'larri' izan da, eta iaz moduan, aurten ere bi kategoriatan sailkatu dute lehiaketa; alde batetik 18 urtetik beherakoena; eta bestetik, 18 urtetik gorakoena. 

Helduen kategorian, Leire Goñi hernaniarrak irabazi du bigarren saria, 'Gerrikoa' izeneko lanarekin, eta aurrenekoa eraman du, Juan Luis Zabala azpeitiarrak. 

Guztira, 38 lan jaso dituzte, horietatik 18 gazteen kategorian, eta beste 20 lan, helduen kategorian. Epaimahaikideek, azpimarratu nahi izan dute lanen «kalitatea», eta aitortu dute irabazleak aukeratzea lan «zaila» izan dela.

Horrez gain, idazlanetan 'Larri' gaiari buruz agertu diren askotariko ikuspegiak nabarmentzekoak izan direla ere aipatu dute epaimahaikideek, «oso pozik gaude jasotako erantzunarekin».

18 urtetik beherako kategorian, aurreneko postua irabazi  du Carolina Floresek, 'Atzaparrak' lanarekin, eta Odei Ansorena gelditu da bigarren, 'Gau Beltzeko sekretua' idazlanarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!