Landarera itzuliko da gaur arratsaldean Ohorezko B mailako taldea, Bera Beraren aurkako partiduan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 4a, 00:00

Beñat Arizeta errugbilaria Uribealdearen aurkako partiduan.

Denboraldiari hasiera bikaina eman diote trikoloreek; jokatutako lau partiduak nagusitasunez irabaztea lortu dute, eta igoera fasean sartzeko pausu sendoak ematen ari da. 16:00etan hasiko da gaurko partidua. 

Gaur arratsaldean Landarera itzuliko da Ohorezko B mailako taldea. Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da Hernani, jokatutako partidu guztiak irabazi ditu orain arte, eta bosgarren garaipenaren bila zelairatuko dira jokalariak. 

Gaurkoan Bera Bera taldea izango da Hernaniren aurkaria. Donostiarrek oso dinamika txarrean hasi dute liga, jokatu dituzten bost partidutatik lau galduta. Aurreko asteburuan porrot gogorra jaso zuten etxean Gaztediren kontra, 12-40 izan zen partiduko emaitza. Bolada txarra eteteko gogoz iritsiko dira gaur Landarera, eta hori kontuan izan beharko du Hernanik. 

Momentuz, igoera fasera sailkatzeko bidea egiten ari dira trikoloreak. Partidu guztiak irabazi dituen talde bakarra da, eta sailkapeneko bigarren postuan daude 19 punturekin, lehenengo postuko taldeak baino partidu bat gutxiago jokatuta. Lehenengo hiru postuetan bukatu behar du fasea igoera borrokatu ahal izateko, eta, oraingoz, ondo bideratuta dauka egitekoa. 

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da gaurko partidua, eta ondoren bost partidu gehiago jokatu beharko ditu taldeak fasea amaitzeko. 

Bultza Ligako partidua, bihar

Gaur arratsaldekoa ez da Landaren jokatuko den partidu bakarra izango. Bihar eguerdian, 12:00etan, Bultza Ligako partidua jokatuko dute Hernanik eta Universitario de Bilbaok. Gainontzeko taldeek asteburu honetan ez dute partidurik jokatuko. 

Inklusioari bultzada, bertsotan

Aurreko igandean egin zuten 'Inklusio Bultzada' bertso jaialdia Tolosan. Giro ederra sortu zen Leidorren, eta bertso bikainak abestu zituzten bertsolariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!