Irabazten jarraitu nahi du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 4a, 00:00

Sendo ari dira neska seniorrak.

Jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte neska seniorrek, eta Toloboleien aurka jokatuko dute gaur. 

Maila altuan jokatzen ari dira Hernaniko Boleibol Elkarteko neska seniorrak. Gipuzkoako Txapelketara egokituta, lehenengo bi jardunaldiak irabazita hasi dute liga, eta hirugarren garaipenaren bila joango dira gaur Tolosara. 

Tolobolei B taldearen aurka jokatuko dute hirugarren jardunaldiko partidua. Tolosarrak sailkapeneko bosgarren postuan daude, garaipen batekin eta porrot batekin. Aurreikuspenen arabera, hernaniarrak izango dira garaipena lortzeko faboritoak arratsaldeko 15:30etan hasiko den norgehiagokan. 

Jubeniletan, etxean jokatuko du emakumezkoen Hernani 2 taldeak, Ostadarren kontra. Aldiz, kanpoan lehiatzea egokitu zaie emakumezkoen Hernani 1 taldeari eta gizonezkoen taldeari. 

Horiez gain, hiru partidu gehiago jokatuko dira Hernaniko kiroldegiko pistan eta eguerdiko 12:00etan jokatuko dira guztiak; Asunción Izukaitzen aurka jokatuko dute neska kadeteek, Aldapeta Maríaren kontra neska infantilek eta hernaniarren arteko derbia jokatuko dute mutil infantilek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!