Emaitza onei jarraipena eman nahi die Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 4a, 00:00

Ligako bosgarren garaipena lortu nahi dute hernaniarrek.

Denboraldia bikain hasi du Hernaniko senior taldeak. Pasaian jokatuko dute gaur, arratsaldeko 16:00etan.

Etxetik kanpo jokatuko du gaur Hernaniko senior taldeak. Emaitza onak lortzen ari dira lehenengo jardunaldietan, 5 partidutan 4 garaipen eskuratu dituzte, eta joko onari jarraipena eman nahi diote jokalariek.

Donibaneren kontra jokatuko du Hernanik gaur, 16:00etatik aurrera, Pasaiako kiroldegian. Pasaitarrak nahiko gertu dituzte sailkapenean, baina dexente kostatzen ari zaie garaipenak pilatzea. Etxean jokatutako azken bi partiduak galdu egin dituzte. 

Larri dabiltza jubenilak

Jubenil mailan egoera txarrean daude Hernaniko eta Mundarroko taldeak. Hernanik 6 jardunalditan 5 porrot jaso ditu, eta emaitza antzekoak lortu dituen Ereintzaren aurka jokatuko du bihar. Mundarrok, berriz, sei partidutan 3 garaipen eta 3 porrot jaso ditu, eta etxean jokatuko du gaur Zuri Zuri taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!