Musikarien hilabetea izango da azaroa, Santa Zezilia eguneko kontzertuekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 4a, 00:00

Udaletxeko arkupeetan eskainiko dute aurten kontzertua Hernaniko Musika Bandak eta Gazte Bandak.

Herriko musikagileek kontzertu ugari eskainiko dituzte hilabete honetan. Horrez gain, antzerki saioak, ipuin kontalariak eta solasaldiak izango dira azaro guztian zehar. Azaroaren 30ean ez da ekitaldirik izango, greba feminista dela eta. 

Musikarientzat hilabete berezia izaten da azaroa. Begi bistan dute Santa Zezilia eguna, eta egun horretako kontzertuak eta emanaldiak prestatzen aritzen dira. Aurtengo azaroan ere musikariek ezaugarrituko dute Hernaniko kultur agenda, belarri eta gustu guztiak asetzeko moduko eskaintzarekin. 

Musikarien eguna asteazkenean egokitu denez, hilaren 22an, emanaldiak egun batzuk lehenago edo beranduago egitea erabaki dute herriko musikagileek. Azaroaren 18an Hernaniko Musika Bandak eta Gazte Bandak batera eskainiko dute kontzertua, udaletxeko arkupeetan. Hiru egun ondoren, 21ean, Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasleen txanda izango da, kasu honetan Biterin eskainiko dute saioa. Hernaniko Txistulariek ere prestatu dute emanaldia Santa Zezilia ospatzeko, eta Elena Setien kantariarekin batera oholtzaratuko dira, azaroaren 24an, Biteriko areto nagusian. Azkenik, larunbat eguerdia hautatu dute Kantuz abesbatzako kideek, azaroaren 25ean izango baita haien kontzertua, San Joan Batailatzailearen elizan. 

Gainera, Santa Zeziliaren bueltako kontzertuak ez dira musikarekin lotutako jarduera bakarrak izango. Esaterako, azaroaren 23an Musikalean dinamikari jarraipena emango diote 'Hernani' Musika Eskolako ikasleek, Kaxkoko kaleetan barrena. 

 

Antzerkiaz eta literaturaz 
gozatzeko aukera izango da

Azaroan ere tarte haundia izango dute antzerkiak eta literaturak. Datorren larunbatean, azaroaren 11n, 'Anedereño' haur antzerkia eskainiko du Anita Maravillas taldeak. Gainera, antzerki zikloaren barruan, bi saio egingo dituzte azaroan; 28an 'Kanpora sartzen' ikuskizuna izango da eta 29an 'Yerma, la dramatica errante'.

Literatur solasaldiak, berriz, azaroaren 14an izango dira. Euskerazko saioan Pako Aristi idazlearen 'Auto-Stopeko ipuinak' lana izango dute hizpide, Ane Mayozek gidatuta; eta gaztelerazko solasaldian Audur Ava Olafsdóttir idazlearen 'Rosa Candida' liburua, Slawka Grabowskak gidatuta. 

Gaztelekua, martxan

Gaztelekuko kideek bost jarduera sartu dituzte azaroko kultur agendan. Bihar izango da lehenengo ekintza, eta tote bag poltsak egiten arituko dira arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Datozen asteetan sukaldaritza tailerra, arku tiro txapelketa, altxorraren bila eta marrazki lehiaketako sari banaketa egingo dituzte.

Greba egunean ekitaldirik ez

Azaroaren 30eko greba feminista dela eta, egun horretan Hernanin ez da jarduera kulturalik izango.

 

AZAROKO KULTUR AGENDA

HERNANI

AZAROAK 4-11

10:30-13:30 Oparien erruleta. udaletxeko arkupeetan. 

AZAROAK 6-10

Mendizaleen astean, Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta. Biterin. 

AZAROAK 11

12:00 'Andereño' haur antzerkia. Biterin. Anita Maravillas taldearen eskutik.

AZAROAK 11 

Kalez kale kantari+Erromeria. Ohiko leku eta orduetan.

AZAROAK 12 

09:00 Etxolaberriko meategi gunera bisita gidatua. Felix Ugarte elkartearen eskutik. Elkartzeko lekua: Ugaldetxoko pilotalekuan.

AZAROAK 14

18:00 Ipuin aurkezpena: 'Azken galdera amari'. Egilea: Manex Begiristain. Biterin.

AZAROAK 16

19:00 Hernani Zinekluba. Gelditasuna ekaitzean (2022). Biterin. 

AZAROAK 17-18

11:00-14:30/17:00-20:00 II. Hernanikomik azoka.

AZAROAK 18 

18:00 eta 19:00 Santa Zezilia kontzertua. Hernaniko Musika Banda eta Gazte Banda. Udaletxeko arkupeetan.

AZAROAK 18 

12:00 Goiz Eguzki abesbatza. Kale buelta Kaxkoan barrena. Plaza Berritik abiatuta.

AZAROAK 21 

18:30 Emakumeen euskal literatura mintegia: Zomorrotu. Egilea: Aintzane Usandizaga. Gidaria: Alaine Agirre. Udal liburutegian. 

AZAROAK 21 

18:30 Santa Zezilia kontzertua. Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasleak. Biterin. 

AZAROAK 22 

17:30 (3-5 urte) / 18:15 (+6 urte) Ipuin kontaketa. Kontalaria: Apaxi. Edukiera mugatua. Biterin. Gonbidapenak Liburutegian.

AZAROAK 23

19:30 Kontzertua: Maria Berasarte & Pep Rivero. Biterin.

AZAROAK 23

18:00 Musikalean. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Kaleetan barrena. 

AZAROAK 24 

19:00 Santa Zezilia kontzertua: Ur bi kontzertua. Parte hartzaileak: Hernaniko Txistulariak, Elena Setien kantaria eta gonbidatuak. Biterin.

AZAROAK 25 

12:45 Santa Zezilia kontzertua. Kantuz abesbatzaren eskutik, San Joan Bataiatzailearen elizan. 

AZAROAK 28 

19:30 Antzerki zikloa. Kanpora sartzen. Txalo produkzioak. 

AZAROAK 29

19:30 Antzerki zikloa 'Yerma, La dramatica errante'. 

AZAROAK 30 

Ez dago emanaldirik, Greba Feminista dela eta.

ABENDUAK 1 

19:30 Antzerki zikloa: Toto, Hika teatroa. 

 

LITERATUR SOLASALDIAK

AZAROAK 14

19:00 Auto-Stopeko ipuinak. Pako Aristi. Gidaria: Ane Mayoz. Udal Liburutegian. 

19:00 Rosa Candida. Audur Ava Olafsdóttir. Gidaria: Slawka Grabowska. Udal Liburutegian. 


ERAKUSKETAK

AZAROAREN 16TIK 30ERA 

Hernanikomik, Juan Luis Landaren ibilbidea eta Orreaga Komikietan. Antolatzailea: Liburutegi saila.

GAZTELEKUA

BIHAR

17:30 Tie Dye tote bag

AZAROAK 11 

17:30 Sukaldaritza. Gazta tarta

AZAROAK 16

17:30 Arku-tiro txapelketa

AZAROAK 26 

Altxorraren bila 

AZAROAK 29 

Marrazki lehiaketa, sari banaketa. Hilabete guztian marrazkiak egin eta ekartzeko aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!