Bigarren jardunaldiko norgehiagokak jokatuko dituzte igandean, Kixkalen

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 3a, 00:00

Guztira 15 lagun ari dira jokatzen Hernani Xake Txapelketan. Etzi izango da bigarren jardunaldia Kixkalen, arratsaldeko 16:00etan hasita.

Pasa den igandean hasi zen Hernaniko Xake Txapelketa, Kixkal tabernan. Guztira 15 lagun ari dira txapelketan eta etzi jokatuko dituzte bigarren jardunaldiko norgehiagokak, arratsaldeko 16:00etan hasita. 

Ondorengoak izango dira aurrez aurre  arituko diren xake jokalariak: Joseba eta Oxan; Berrotaran eta Romero; Jon M. eta Xerpa; Erdozio eta JR Altuna; Asier eta Ibon Ramos; Iñigo eta Ekai; Iraitz eta Julen Lizaso. Jardunaldi honetan atseden hartzea tokatuko zaio Briani, zozketa bidez hautatuta, eta horrenbestez, puntu bat gehitu zaio.

Pasa den igandean jokatu zen aurreneko norgehiagoka eta ondorengoak izan ziren emaitzak: Oxan 1 - 0 Iñigo; Ibon Ramos 0 - 1 Berrotaran; JR Altunak eta Asierrek berdinketa; Julen Lizaso 0 - 1 Jon M; Romero 1 - 0 Iraitz; Ekai 0 - 1 Joseba; eta Xerpa 1 - 0 Brian. Aurreneko jardunaldian atsedena hartu zuen Erdoziok, eta beraz, 0,5 puntu eman zizkioten.

Bost jardunaldi jokatuko dira guztira, eta igande honetan jokatuko dute bigarrena, hirugarrena azaroaren 12an, laugarrena, berriz 19an eta azkena 26an. Azaroko igandeetan jokatuko da txapelketa eta finala izango da abenduaren 3an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!