Udazkeneko Azoka igandean, Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 2a, 00:00

Auzoko ekoizleen postuak izango dira Itxas-Burun, 11:00etan hasita, herri kirolekin eta bertsolariekin batera.

Hitzordu berezia jarri dute igande honetarako, Osiñagako auzotarrek. Udazkeneko Azoka antolatu dute bertako ekoizleek, eta goiz osorako festa prestatu dute. Itxas-Buruko aparkalekuan jarriko dute azoka, eta 11:00etatik 13:30etara izango da bertan.

Osiñagako sei ekoizleren pro­duktuak izango dira eskura­garri, lau postutan banatuta: Lurrarekiko Harremana, Perrapa baserria, Arriatzu baserria, Zatika diseinuak, Telleria haragiak eta Txintxuenea.

Azoka girotzeko, beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte bertan. Batetik, erakustaldia es­kainiko du Kimetz Oñederra aiz­kolariak. Bestetik, bertsotan arituko dira Andoni Mujika 'Anatx' eta Iker Ormazabal 'Tturko'.

Eta azkenik, sagardo dasta­keta eta pintxoak ere izango dira, hori guztia ere auzoko bertako produktuekin: Osiñagako sagardogileek jarriko dute dastaketako sagardoa, eta auzoko produktuekin egindakoak izango dira pintxoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!