Hernaniko neska jubenilek partidua gaur eguerdian, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 1a, 08:12

12:00etan jokatuko dute, Legazpiren kontra; eta bertaratzeko deia egin die klubak herritarrei.

Gaur jokatuko dute, jaieguna baliatuz, Hernaniko eskubaloi taldeko neska jubenilek. Eguerdiko 12:00etan daukate hitzordua, Hernaniko kiroldegian; eta Legazpi izango dute kontrario. Ligako partidua da jokatuko dutena.

Klubak deia luzatu die herritar guztiei, kiroldegira bertaratu eta taldea animatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!