Sahakyan artistaren erakusketa eta 'Anahide’ filma, inaugurazioan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 1a, 00:00

Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia bihar hasiko da, Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan. «Gure herrietan gertatzen denak lotura zuzena du mundu zabalean bizi diren prozesu eta gertakariekin. Hariak munduan zehar gertatzen diren giza eskubideen urraketak ikusarazteko sortu da, baina betez ere, urraketa horien aurreran antolatutako erresistentziei oihartzuna emateko». Inaugurazio ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta orduan irekiko dute Araks Sahakyan artista armeniarraren Nuit Blanche, zauriak erakusketa. Ondoren, Arnaud Khayadjanian zuzendariaren Anahide film laburra ikusteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!