Itxas-Buruk irabazi du Xalapartan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 1a, 00:00

Akarregi, Itxas-Buru eta Alorreneako ordezkariak, elkarteko Aritz Etxeberriarekin.

Xalaparta elkartean sagardo lehiaketa jokatu zen aurreko astean, eta garaipena Hernanin bertan geratu zen. Lehenengo postua, garaikurra eta txapela Itxas-Buruk eskuratu zuen. Bigarren postua Astigarragako Alorrenea sagardotegiarentzat izan zen, eta hirugarrena Hernaniko Akarregi sagardotegiak eskuratu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!