Leoka gaineko arkupeak hustutzen eta garbitzen hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 1a, 00:00

Beste bi arkupetan oraindik jendea bizi da, baina hustu egingo dira.

Portu bidean, Lizeaga kalearen azpian eta Leoka gainean dauden arkupeetan, jendea egon da bizitzen azken urtean. Lau arkupe dira lotarako eta bizitzeko erabiltzen zituztenak, eta orain bi bakarrik geratzen dira okupatuta. Beste biak, hustu eta garbitu egin dituzte azken egunetan. Atzo hustu zuten bigarren arkupea, eta aurrerago, beste biek ere bide berdina hartuko dute. Horretarako, Udaleko Gizarte Zerbitzuek irtenbidea aurkitu diete hustutako arkupeetan bizi zirenei, eta lanean ari dira, beste bietan bizi direnei ere laguntza emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!