Urumeako basoak hobeto ezagutzeko aukera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 1a, 00:00

Urumea zena eta dena izeneko hitzaldi zikloa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak, Hernaniko Udalarekin batera. Bihar arratsaldean izango da, 19:00etan hasita, Biterin. 15 minutuko hiru hitzaldi izango dira, Álvaro Aragón Historian doktorearen, Miren García arkeologoaren eta Egoitz Alkorta herpetologoaren eskutik. Urumea ibaiak bere historian izan duen bilakaera bertatik bertara ezagutu ahal izango dute bertaratzen direnek. Doakoa eta librea izango da sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!