Etxarri-Aranatzera irteera igandean, gaztetxoekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 31a, 00:00

Berroetazabal inguruan egingo dute ibilbidea, haritz baso eder batetik. 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik.

Gaztetxoentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik, igande honetarako. Nafarroara joango dira, Etxarri-Aranatzera; eta Berroetazabal inguruan osatuko dute ibilbidea, mila urteko haritzak ezagutuz. Izan ere, haritz baso eder batetik pasako dira.

Bertara joateko, Atsegindegin jarri dute hitzordua, goizeko 08:30etan. Prezioa 2 eurokoa izango da gaztetxoentzat, eta 6 eurokoa helduentzat.

Azaldu dutenez, oso erraza eta ederra da egingo duten paseoa: «Urteko edozein garaitan gozatzeko moduko ibilaldia da, umeekin egiteko aproposa. Gainera, ibilbidean zehar panelak aurkituko ditugu, zuhaitzen informazioa ematen dutenak».

Igandeko irteeraren ondoren, Mendizale Astean murgilduko da Mendiriz Mendi. Azaroaren 6an hasiko da, Axier Areizagaren eskutik: 'Itzalak' bere azkeneko lana aurkeztuko du zumartarrak, 19:30etan Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!