Lau garaipen eta lau porrot, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 31a, 00:00

Hernaniko hiru taldeak lehenengo hiru postuetan , Gipuzkoako maila nagusian.

Palan zortzi partidu jokatu dituzte asteburuan bailarako palistek eta denetatik izan da. Lau garaipen eta lau porrot izan dira eta horietatik nabarmentzekoak dira nesken nagusien mailan Irazustabarrena-Kerejeta eta Galdos-Otxoak lortutakoak. 30-24 irabazi zuten Galdos eta Otxoak, eta hirugarren talde hernaniarra, Eizmendi eta Maciciorrek osatutakoa, garaitu zuten. Hernaniko hiru taldeak hiru lehenengo postuetan daude eta Artaun da laugarrena. Partidu bakarra geratzen da lehenengo fasea amaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!