Egia mendean hartu zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 31a, 00:00

Taldeak bolada onari jarraipena eman zion etxean, eta denboraldiko laugarren garaipena lortu zuen.

Dinamika onari jarraipena ematea lortu zuen Hernaniko senior mailako eskubaloi taldeak. Egia Kata Taberna taldearen aurka jokatu zuen kiroldegian, eta hasieratik bukaerara gailendu zen etxeko taldea. 38-25 amaitu zen norgehiagoka, eta laugarren garaipena lortu zuen Hernanik. 

Denboraldia ondo hasi dute hernaniarrek, lehenengo 5 partiduetan 4 garaipen eta porrot 1 eskuratuta. Hala, sailkapeneko hirugarren postuan dago taldea, eta itsatsita daukan Donibane taldearen aurka jokatuko du asteburu honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!