Nagusitasunez irabazi zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 31a, 00:00

Gipuzkoako Txapelketari neurria hartu dio emakumezkoen senior taldeak. 3-0 irabazi zioten Tolobolei taldeari.

Gipuzkoako txapelketan jokatuta nagusitasunez ari dira Hernaniko neska seniorrak. Toloboleien kontra jokatu zuten Hernaniko kiroldegian, eta 3-0 amaitu zen partidua. Joko bakoitzean nabarmendu ziren hernaniarrak jokaldi ederrak osatuta, eta aldearekin gainditu zituzten tolosarrak; 25-13, 25-10 eta 25-12. 

Lehiatua izan zen hernaniarren arteko partidua

Jubeniletan hernaniarren arteko partidua jokatu zuten kiroldegian. Hernani 1 taldea nagusitu zen norgehiagokan, Hernani 2 taldeari 3-1 irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!