Gripearen eta Covid-19aren aurkako  txertoa adinekoek, azaroaren 8an

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 30a, 00:00

Azaroaren 8an, Ereñotzuko Auzo Udaleko aretoan, gripearen eta Covid-19aren aurkako txertoa jarriko diete adinekoei, goizeko 11:00etan hasita. Txertoa jarriko zaie 60 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoa dutenei eta haurdunei. Beraz, bi txertoetako edozein hartzeko, Auzo Udalera bertaratu edota 943 55 10 00 telefonora deitu, izen emateko azken eguna azaroaren 3a izango da, ostirala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!